Komunikazioa eta marketina

Infokomek badauka komunikazio- eta marketin-arlo bat, sektore horretan esperientzia handia duten profesionalez osatua, bai enpresa pribatuentzat bai erakundeentzat.

Zure komunikazio-plana disenatzeaz arduratzen gara, zure enpresaren beharren arabera. Horretarako gaur egungo tresnak erabiltzen ditugu, modu eraginkorraz komunika zaitezen. Horrela zure enpresaren arrakasta handiagoa izango da.

Zure marketin-kanpainak diseinatzen ditugu, merkatuko azterketarik onenak eginez.

Arduratzen gara zure ekitaldiek arrakasta izan dezaten. Dena egiten dugu: produkzioa, exekuzioa…

Feria, kongresu eta abarretan duzun presentziaz ere arduratzen gara, stand-aren diseinutik hasi eta logistikaraino. Infokometik lagundu nahi dizugu zure enpresa hobetzen bi tresna garrantzitsu hauek erabilita: komunikazioa eta marketina.

Zerbitzuak

Zerbitzu-sorta handi bat eskaintzen dugu. Eskaintzen dizugu:

Community manager zerbitzuak (sare sozialak sortu eta kudeatzea): Sare sozialak tresna bat dira gaur egungo gizartean dagoen komunikazio modurako. Imfokomen espezialista gara sare sozial desberdinen profilak sortzen eta haiek mantentzen. Garrantzitsua da administratzen jakitea ze informazio transmititu nahi dugun eta nori bidali. Informazioa transmititzeko modu arin eta eraginkor bat da.

Web zerbitzuak (web-ak sortu eta mantendu) : Enpresa baten web-a da oraingo edo etorkizuneko gure bezeroentzako aurkezpen-gutuna. Askotan egiten da web orri bat sortu eta kontaktatzeko bakarrik utzi. Esperientziak erakusten digu behar dela web bat aldian-aldian eguneratu, albisteak txertatu, irudiak aldatu, e.a. Betiko erakusleiho baten modukoa da, ezin bertan beti gauza berak erakutsi, dinamizatu egin behar dugu gure bezeroentzat atsegina izan dadin. Gure jardueraren erreferentzia-gune bat izan behar du eta, hori dela-eta, lan egin behar dugu “erakusleihoa” erakargarri eta eragingarri gerta dakien gure bisitarei.

SEO eta SEM zerbitzuak: Laguntzen dizugu Googleen eskalatzen eta zeure web gunean trafikoa handitzen. Teknika hauek garrantzitsuak dira nahi bada web orriara sartzea sarean nabigatzen duten milioika erabiltzaileak. SEO (bilatzaileen optimizazioa) eta SEM (bilatzaileen marketina) izenekoen abiapuntua da bezeroek ze behar duten jakitea.

Komunikazio-kabinetea, prentsa-oharrak, hedabideei deitzea, publizitate-kanpainak, e.a. Komunikazio-estrategia bat garatzea ezinbestekoa da edozein enpresentzat, edozein delarik haren neurria. Dauzkagun baliabide guztiak erabili behar ditugu partekatu nahi dugun informazioa transmititzeko. Teknologia berriak erabiliagatik ere, orain dela urte batzuk arruntak ziren komunikazio-moduek eraginkorrak izaten jarraitzen dute. Enpresek, organismo ofizialek eta horrelakoek zerbitzu horiek erabiltzen dituzte internetekin ohituta ez dauden biztanleengana iristeko. Hori dela-eta, komunikazio-osoko gabinete bat eskaintzen dugu Infokomen, alegia, prentsa oharrak idatzi eta bidaltzeko, komunikabideei deitzeko, prentsaurrekoak antolatzeko, e.a.

Espezialista gara, baita ere, publizitate-kanpainak egiten, beti lortzen dugu gure bezeroek publizitate-arloan egindako inbertsioak emaitzarik onenak izatea berentzat. Helburu bakar baten atzetik goaz: emaitzarik onenak lortzea inbertsiorik txikienarekin. Enpresari laguntzen diogu estrategia definitzen, diseinatzen, aukeratzen…

Antolatzen ditugu ekitaldiak, kongresuak, feriak…: Sektore honetan esperientzia handia edukita, Infokomeko profesionalek gaitasun handia daukate edozein ekitaldi antolatzeko. Geure esperientziak abalatzen gaitu. Lan egiten dugu hala enpresa pribatuentzat nola erakundeentzat, eta lortzen dugu edozein ekitaldi, aurkezpen, e.a. arrakastatsua izatea. Logistikaz arduratzen gara, eta gonbidapenez, aurkezleez, argiztapenaz, soinuaz… Arrakasta segurua da.

Lan egiten dugu, baita ere, beren sektoreko ferietan presente egon nahi duten enpresentzat. Infokomek zerbitzu osoa eskaintzen du arlo honetan ere: stand-a diseinatu eta egin, altzariak, laguntzaileak, estilismoa, e.a. Lan egiten dugu gure bezeroen irudia ahal den egokiena izan dadin kasu bakoitzean.