Malware-a eta nahi ez ditugun programak saihesteko 3 modu

Malwarea nola saihestu jakitea oso garrantzitsua dela pentsatzen dut, gogaikarriak izateaz gain ez desiratutako programek ordenagailuen errendimenduari serio eragiten diote. Sarrera honetan malwarea saihesteko 3 modu gomendatzen dizkizut.

Gero eta ohikoagoa da nahi ez ditugun programez infektatutako ordenagailuak aurkitzea:

  • Nabigatzaile barrak (Toolbar Delta, Babylon, etab.)
  • Nahiz eta zuk ez nabigatu, publizitatea erakusten duten programak (Wajam, CureTraffic, Iminent),
  • Google desagertzen da nabigatzailearengandik (eta Search Delta, Search Gol edo beste bat, agertzen da)
  • Malwarea oro har

cómo evitar malware

Delta Toolbar Internet Explorer-en

Baina zer da malwarea?

Wikipediaren definizio honekin geratzen naiz:

Malware hitza oso erabilia da informatikako profesionalengandik, intrusiboa edo gogaikarria den aurkako softwareari buruz jarduteko.

Zer egin malwarea eta oro har ez desiratutako programak saihesteko?

Zure ordenagailua askoz hobe joan dadin, lagun diezazuketen 3 aholku hemen doaz.

 1) Antibirus on bat izatea

Enfasia egiten dut antibirus ON BATEAN, antibirusen gehiengoak programa gogaikarri eta intrusiboak ez dituztelako saihesten (batez ere doakoak) Zergatik? Zehazki esateko, “birusak” ez direlako. Birus informatikoa, definizioz, erabiltzailearen baimena gabe jartzen da eta gainera hedatzen da eta beste ordenagailu batzuk infektatzen ditu. Egia esan, dihardudan programak erabiltzaileak jartzen ditu eta ez dira hedatzen, normalean erabiltzaileak jartzea erabakitzen duen beste programa baten datoz.

Horregatik  antibirus tradizionalek birus bezala ez dituzte antzematen.

Onena diru pixka bat urtean inbertitzea da etahorrela lasaitasuna eta errendimendua hobetzen da.

2) Softonic saihestu, eta orrialde ofizialetako programak deskargatu

Softonic eta software-deskargako antzeko doako orrialdeak beti saihesten ditut. Jarri nahi duzun programaz gain, opari bezala etorriko dira, zenbait programa gehiago. Oraintsu jarritako ordenagailu batean egin nuen proban, Softonic erabiliz 2 aplikazio jartzen saiatu nintzen eta bukatu nuen 8 aplikaziorekin, ez desiratutako haietako 6rekin.

Skype, adibidez, jartzea bilatzen baduzu, www.skype.com-etatik deskarga ezazu.

Adibide bat jarriko dizut:

evitar malware y quitar malware

Skype programaren bilaketa

 3) Zure ordenagailua eskaneatu ezazu erregulartasunez software antimalwarearekin

Antibirus onaz gain, noizean behin ondo dator zure PC-a eskaneatzea malware bila. Doako programa bikainak daude, Spybot edo Malwarebytes bezalakoak, baina ni Adwcleaner-ekin geratzen naiz.

Nahiz eta antibirusa ona izan, gauzaren batek beti ihes egin diezaioke.

Spybot-etik gustokoa dudana, ordenagailua garbitzeaz gain, sistema immunizatzen duela erasoen kontra. Bada, antivirus ona baduzu eta Spybot badarabilzu, behin betiko malwarea saihesteko modurik onena izango duzu.

Malwarebytes-ek ordenagailuaren eskaneatze sakona egin dezake, eta sakon garbitzen du. Ordainketa-bertsioa du, nahiz eta zuk zure ordenagailua doako bertsioaz eta gainerako erremintez jada seguru izan.

Adwcleanerrek berriz, garbiketa sakona egiten du, oso erraza da erabiltzea eta oso eguneratuta izaten da.

Mila esker Alfonso Simó Maimó.