Partikularrentzako zerbitzu informatikoak

Infokometik zerbitzu-sorta zabal bat eskaintzen dugu partikularrentzat. Etxez-Etxerainoko Informatikariak Tolosaldean.

Ordenagailuak eta periferikoak konpontzeko zerbitzua. Mota guztietako matxurak konpontzen espezializatuta.

Aparatu eta matxura mota guztiak: PCak, mahai-gainekoak, eramangarriak, Mac, Windows, inprimagailuak, interneta, sare lokalak, e.a.

Kalitatea, Zerbitzua eta Preziorik Onena Bermatuta.

Zure ohiko informatiko izan nahi dugu.

Ordenagailuen konponketa etxean bertan.

Zerbitzuak

Zerbitzu-sorta handi bat eskaintzen dugu partikularrentzat. Eskaintzen dizugu:

 Ordenagailuak konpontzeko zerbitzu integrala: Tekniko informatikoak etxean. Azkar konpontzen dugu ordenagailuan daukazun edozein gorabehera, sistema eragile guztietan (win 7, vista, xp, apple, iphone, …), bai zure ordenagailua normaltasunez abiatzen ez bada, bai motelegi badabil, ez bada berrabiarazten, edo internet kontratatuta eduki eta ezin bada sartu, edo ordenagailua ‘zintzilik’ geratzen bada edozein momentutan, edo birusekin arazoak badaude-. Arazo guztiek, edozein izanda ere, badute konponbidea.

  • Edozein sistema eragileren instalazioa eta berrinstalazioa.
  • Softwareren instalazioa eta mantentzea.

 Modem eta router-en instalazioa eta konfigurazioa; wifi sareen konfigurazioa.

Internet-konexioan arazorik ba al daukazu? Zeure konpainira deitu eta 30 minutuan egoten al zara telefonoan eta ez duzu ulertzen zer esaten dizuten? Zure etxera joango gara eta zure ordez egingo dugu eta esango dizugu zer pasatzen den.

Ordenagailuaren garbiketa: Birusen ezabaketa, zure PC edo eramangarriaren garbiketa osoa, antibirus profesional eta moderno baten instalazioa. Ezabatzen dugu nabigatzaileetan azaltzen den publizitatea. Behar ez duzuna ezabatzen dugu zure ekipoa ibil dadin AZKAR  eta EZ MOTEL.

Aholkuritza eta prestakuntza: Informatikarekin zerikusia duten gai guztietan ematen dizugu aholku: ekipoak erosteko, softwarea, interneta… Prestakuntza behar baduzu zure etxera joanda emango dizugu: WINDOWS, OFFICE, SARE SOZIALAK…

Segurtasun-kopiak: Segurtasun-kopiekin laguntzen dizugu inoiz ezer galdu ez dakizun. Hondatutako diskoetako datuak berreskuratu. Telefono mugikor eta tablets-en segurtasun-kopiak.

Telefono mugikor eta tablet-en konponketa: Konpontzen ditugu: kristalak, mikrofonoak, bateriak…dena originala.

Inprimaketa kartutxoak: Inprimaketa-kartutxo ORIGINALEN salmenta.