Infokom

Infokom zerbitzu integraleko enpresa bat da informatika- eta komunikazio-arloetan. Horretarako badauzkagu lehen mailako profesionalak, gure bezeroei ahal den zerbitzurik onena emateko.

Informatika arloan aukera desberdinak eskaintzen dizkiegu partikularrei eta enpresei: informatika-mantentzea enpresa mota guztientzat, aholkularitza-zerbitzua, auditoriak kostuak gutxitzeko, instalatutako ekipoen optimizazioa eta kontratatutako zerbitzuen kontrola, web orrien sorrera, ekipamenduen konponketa, e.a.

Gure enpresaren ezaugarri bat da zerbitzu azkarra eta kalitateko bat eskaintzea, gure bezeroen instalazioetan bertan gaude gehienez ordu batean sor litezkeen arazoak konpontzeko. Badakigu eguneroko lanerako ze garrantzi daukan informatika-ekipoak eguneratuta edukitzeak eta horrexegatik eskaintzen dugu balio erantsi hau, hau da, arintasuna gure zerbitzuetan eraginkortasuna lortzeko.

Gai honetan ibilbide luzea egindako ingeniari batek zuzentzen du informatika-arloa.

Komunikazioa da Infokomen beste lan-arloa, gaur egun enpresentzat ezinbestekoa den arlo bat. Komunikatu gabe ezin gara hazi, hau da, ezin dugu bezero berririk hartu, merkatu berririk zabaldu, salmentak handitu, alegia, ezin dugu egiten dugun lana ahalik eta bezero potentzial gehienetara iritsarazi.

Alde horretatik eskaintzen ditugu komunikazio-zerbitzuak, bai ohiko eran bai on-line.

Lan bati ekin baino lehen merkatua, konpetentzia, e.a. aztertzen ditugu, gure bezeroei laguntzeko, dauzkaten beharrei ondoen egokitzen zaien formula emanda.

Komunikazio-lanak egiten ditugu hala sare sozialetan, nola blog-etan, web orriak sortu eta eguneratzen, newsletter-etan, e.a. Tresna horiek modua ematen digute gure bezeroen helburuetara azkarrago iristeko.

Ezin ahantzi dezakegu modu tradizionalean egiten den komunikazioa: prentsa-oharrak egin, prentsaurrekoak antolatu eta aldizkariak, triptikoak edo komunikatzeko beste edozein era gauzatu.

Espezialista gara, baita ere, mota guztietako ekitaldiak antolatzen, nola baitira, sari-banaketak, produktu-aurkezpenak, jardunaldiak, ikastaroak, feriak, e.a.

Labur esanda, lan egiten dugu komunikazioa aliatu perfektua izan dadin gure bezeroentzat.

Enpresentzako komunikazio eta marketinean espezializatuta dagoen eta sektore horretan ibilbide luzea egin duen kazetari batek zuzentzen du komunikazio-arloa.